PRAKTIGES-Alumnado español

Borondatezko Praktikak - PRAKTIGES

Curriculumetik kanpoko praktikak ikasleak bere borondatez prestakuntza aldian egiten dituenak dira, eta ez daude ikasketa planean sartuta.  Hala eta guztiz ere, Tituluaren Gehigarri Europarrean hartuko dira aintzat praktika hauek.

Baldintzak eta iraupena

Curriculumetik kanpoko kanpoko praktikak egiteko, ikasleak matrikulatuta egon beharko du, eta bere titulazioa lortzeko behar dituen gradu-titulazioko 150 kreditu gaindituta izan beharko ditu.

Unibertsitateko araudiari jarraituz, curriculumetik kanpoko praktikek, oro har, ez dute ikasturtearen 50% baino gehiago iraungo.

Ikasleak ikasketak amaitzean praktikak ere amaituko ditu. Ikasketak amaitutakoan ikasleak aurretik baimenduta eduki dituen praktikak baino ezin izango ditu bukatu eta praktikok ez dira luzatuko sinatutako hitzarmenaren epea amaitzen denetik aurrera.

Eskariak

Eskaera GAUReko Borondatezko Praktikak profilean egiten da.

Ikasleak bi bide ditu borondatezko praktiketarako eskaria egiteko:

  1. GAUR-Borondatezko Praktikak atalean enpresek eta erakundeek eskaintzen dituzten praktiken zerrendatik bere interesekoak hartzea.
  2. Adostutako Praktikak. Ikaslea bera jartzen da harremanetan enpresa edo erakundearekin eta praktika adosten dute. Enpresak GAURen grabatzen du praktika adostua.

Praktikei ekin aurretik, Hezkuntza Lankidetzarako Hitzarmena sinatuko da Arkitektura Eskola eta praktika eskaintzen duen erakundearen artean, praktikaren baldintza bereziak bertan jasota. Hitzarmena ikasleak ere sinatuko du.

Gainbegiratzea, ebaluazioa eta kalifikazioa

Borondatezko praktiketan dagoen ikasleak begirale bat izango du praktiketako zentroan edo erakundean, eta tutore bat unibertsitatean, eta bien zeregina izango da ikaslearen jarraipena egitea eta praktikak gainbegiratzea.

Praktikak bukatzean:

  1. Praktika zentroko begiraleak ikaslearen ebaluazio txostena beteko du GAUR aplikazioan.
  2. Ikasleak, GAUR aplikazioaren bidez, praktikei buruzko txosten laburra osatuko du.
  3. Praktiketako zentroaren eta ikaslearen txostena behin jasota, Unibertsitateko tutoreak, GAUR aplikazioaren bidez, ikaslearen ebaluazio txostena egingo du, eta "Gai/Ez gai" kalifikazioa jarriko dio.

Hautazko kredituen aitorpena

Ikasleak eskaria egin ahal izango du curriculumetik kanpoko praktiken bidez gehienez 6 kreditu lortzeko. Kreditu horiek aitortzeko Graduko Ikasketetan Kredituak Onartu eta Transferitzeko Araudiari jarraituko zaio.  Ondorio horietarako, praktiketan emandako 25 ordu 1 ECTS kredituren pareko izango da.

Hautazko kredituak aitortzeko eskaria egiteko, ikasleak GAUR- Borondatezko Praktikak aplikazioaren bidez ziurtagiria eskatu beharko du eta bertan jasota ageri beharko da praktikak zuzen eta egoki egin dituela. Ziurtagiri hori Ikasleen Idazkaritzan aurkeztu beharko du eskaera egiterakoan ezartzen diren epean.

Hautazko kredituak aitortzeko eskaera.