I - Auditoretza soziolaborala: kontzeptuak, motak, arau eta etika oinarria

Kredituak

  • Kreditu kopurua: 10

Gaitasun espezifikoak

  • Capacidad para conocer y aplicar las herramientas y técnicas de la auditoría y consultoría sociolaboral.
  • Capacidad para aplicar los valores éticos y profesionales propios de la auditoría y consultoría.
  • Auditoretza eta aholkularitza soziolaboralaren tresnak eta teknikak ezagutzeko eta aplikatzeko gaitasuna.
  • Auditoretza eta aholkularitzaren berezko balio etikoak eta profesionalak aplikatzeko gaitasuna.
  • Sekretu profesionalaren eta konfidentzialtasunaren irismena ezartzeko eta irizpide independentzia babesteko gaitasuna.
  • Enpresetan pertsonen zuzendaritzari eta garapenari lotutako kudeaketa prozesuetan hobekuntzak proposatzeko gaitasuna.
  • Enpresetan pertsonen zuzendaritzari eta garapenari lotutako kudeaketa prozesuetan hobekuntzak diseinatzeko eta proposatzeko gaitasuna, honako alderdi hauetan: enpresa/erakundearen identitatea, misioa eta balioak; antolakuntza eredua eta kultura; pertsonen kudeaketa funtzioa edo pertsonen kudeaketa sistema; pertsonak kudeatzeko prozesuak; kolektiboari bideratutako planak: berdintasuna, dibertsitatea.
  • Enpresaren finantza eta ekonomia datu nagusiak aztertzeko gaitasuna, gizarte eta lan arloko auditoretzan eta aholkularitzan erabaki eraginkorragoak hartzeko.
  • Enpresako langile zerrendan segurtasun eta datuen babeserako kultura ezartzearen garrantzia ezagutzea.
  • Lan harremanetan datuen babeserako oinarrizko eskubidearen dimentsioak ezagutzea.
  • Datuak babesteko auditoretza batean eskatutako dokumentazioa eskatzeko gaitasuna, auditoretza soziolaboral baten testuinguruan.

Irakasgaiak

  • Auditoretza Soziolaboralaren Oinarri Kontzeptuala.
  • Helburuen Araberako Auditoretza Motak.
  • Auditoretza Soziolaborala. Kontzeptua.
  • Pertsonen Zuzendaritza eta Garapena.
  • Giza Baliabideen Auditoretza.
  • Finantza eta Ekonomia Analisia Arlo Soziolaboralean.
  • Datuen Babesa eta Lan Harremanak

Irakasleak

Corral Lage, Javier, UPV/HUko irakaslea etaEkonomia Finantzarioa I Saila (Kontabilitatea eta Enpresen Administrazioa)
Martínez Fernández, Blanca, Asevi Asesores enpresan Auditore soziolaborala
Saitua Iribar, Ainhoa, UPV/HUko irakaslea eta Finantza Ekonomia I Saila (Kontabilitatea eta Enpresen Administrazioa)