Babel i3 sarearen aurkezpena

Babel i3 sarea

Babel i3 ibilbideko hainbat proiektu, jarduera eta ikaskuntza-egoera kanpoko eragileekin lankidetzan egiten dira. Hona hemen adibide batzuk:

Ocean i3 (Euskampus - UPV/EHU - Université de Bordeaux)

Irudia

Ocean i3 proiektuak plastikoek itsasoan eragiten duten kutsadura du ardatz. "Hezkuntza berrikuntzarako proiektu bat da eta helburutzat du unibertsitateko ikasleengan zeharkako gaitasunak garatzea, Research Based Learning deritzona oinarri duten metodologiak erabiliz, betiere 2030erako Garapen Jasangarrirako Helburuekin (RBL-GJO) zerikusia duten erronkei dagokienez." Nazioarteko, mugaz gaindiko eta eleanitzeko dimentsioak (frantsesa, euskara, gaztelania, ingelesa) aukera ematen die parte-hartzaileei kulturarteko eta eleanitzeko egoerak kudeatzeko gaitasunak garatzeko. Frantses Filologiako Graduko 4. urtean Helburu Espezifikoetarako Frantsesa (FOS) ikasgaiaren ikasleek beren ikasgai-proiektua egiten dute esparru eleaniztun eta mugaz haraindiko horretan: Ocean i3 proiektuan parte hartzen duen publikoari zuzendutako FOS sekuentzia didaktikoak elkarrekin diseinatzea.

Hizkuntza-tandemak (PYREN-E2S-UPPA)

Irudia

UPV/EHUko frantseseko ikasleek UPPAko (Université de Pau et Pays de l'Adour) ikasleekin hizkuntza-tandem bat egiteko aukera dute, ahozko adierazpena praktikatzeko eta esperientziak partekatzeko.

Ekimen hori UPPAko hizkuntza-zentroarekin lankidetzan egiten da, eta mugaz gaindiko PYREN proiektuaren laguntza du.

Bilboko Institut Français

Irudia

Irakaskuntzaren ikuspegi akademikotik (SoTL), Babel i3-n inplikatutako irakasleek beren esperientziak beste eremu batzuetako frantseseko irakasleekin (Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Hizkuntza Eskola Ofiziala) zabaldu eta partekatuko dituzte, Bilboko Institut Français-ekin eta Association basque des professeur·e·s de langue française (ABPLF) erakundearekin lankidetzan antolatutako topaketen bidez.