Eduki publikatzailea

AENORmás plataforma berria

Lehenengo argitaratze data: 2023/03/17

AENORmás datu-basearen kontsulta-interfazea hobetu du AENORek. Besteak beste, orain hainbat hizkuntzatan deskarga daitezke arau gehienak, ingelesez eta, kasu batzuetan, euskaraz. Hobekuntza horri esker, AENORek berretsitako nazioarteko arauen jatorrizko bertsioa eskura daiteke.

AENORmás-en edukiak erabilera-lizentzia bati lotuta daudela gogorarazten dugu, eta horrek dokumentuak barne-erabilerarako soilik inprimatzea ahalbidetzen du. Kopia horiek ezin dira artxibatu edo eskaneatu erreferentzia-bilduma batean paperezko inprimaketetan sartzeko.