Eduki publikatzailea

2021ko Liburu Eguna, Gipuzkoako Campuseko Biblioteka

Azaletako irakurketa sakonak

Lehenengo argitaratze data: 2021/04/22

Irudia

2021eko Liburu Eguna ospatzeko Gipuzkoako Campuseko Liburutegian erakusketa txiki bat antolatu dugu. Bertan bi ideia lotu ditugu: liburuen inguratzaileak (azalak) eta etxeen inguratzaileak (fatxadak). Inguratzaile bakoitzak bizitzak, istorioak eta ezagutzak hartzen ditu. Horrela, gogora ekarri nahi dugu data horietan 2020an bizi izandako konfinamendu-egoera. Egun haietan, gure liburuen azalak itxita zeuden, haien kontakizunak irakurriko zituen eskurik eta begirik gabe. Gure etxeetako fatxadetan, aldiz, norberaren bizitzak eta kontakizunak inoiz baino ageriagoak ziren.

Ideia horretatik abiatuta, gure liburutegiko liburu-sorta bat erakusten dizugu. Liburu horien azalak pertsonez, begiradez eta leihoez ilustratuak daude. Baina ez dugu alde bisualera bakarrik mugatu nahi. Era berean, fatxadak eta leihoak zeharkatzera gonbidatzen zaitugu, liburu-azalak irekitzera, hauek edo zuk aukeratutakoak, eta beste leku eta kontakizun batzuetara agertzera.

Pertsona bakoitzak bere liburu aurkituko duela eta liburu bakoitzak bere pertsona aurkituko duela espero dugu.

Erakusketa bibliotekako atondoan izango da, apirilak 23tik ekainaren amaiera arte.