Eduki publikatzailea

Liburuaren astea bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2023/04/19

Liburuaren Eguna dela eta, bibliotekak bat egiten du egun hauetan unibertsitatean hainbat ekimenekin egingo diren jarduerekin.

  • Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan EHUkulturak antolatu duen “Liburuen inguruko elkarrizketak ikasgeletan”ekitaldearekin bat eginez, elkarrizketei lotutako liburuen erakusketa bat prestatu dugu, parte hartu duten egile eta irakasleen lanak erakutsiz. Gainera, apirilaren 25ean, asteartean, liburuak banatuko dira dohainik.
  • Arabako Campuseko Bibliotekak “Kixote: liburua eta pertsonaia” erakusketa inauguratu du.
  • Campuseko biblioteken inguruan, Argitalpen Zerbitzuak eta EHUkulturak Trukartuz-Liburuen aldaketa ekimena sustatu dute beste behin ere.

Programatutako jardueretara eta gure bibliotekak bisitatzera gonbidatzen zaituztegu liburuak protagonismoa hartzen duen aste honetan.