Eduki publikatzailea

Martxoak 8, Emakumeen Eguna Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea- Donostia Atalan

Hautaketa bibliografikoa eta erakusketa

Lehenengo argitaratze data: 2024/03/06

Martxoak 8 berri baten aurrean gaude, Emakumearen Nazioarteko Eguna. Egun hori gogoratu nahian, UPV/EHU liburutegian dauden liburuen aukeraketa zabala egin dugu gure funtsaren aberastasuna erakusteko, eta baita, hainbat arlotan (hezkuntza, zinea, zientziaren adar desberdinak, genero identitatea eta rolak, amatasuna edo giza harremanak, besteak beste...) pentsamendu feminista nola txertatzen den. Zerrenda osatzen dituzten artikuloak osasun arlokoak dira gehien bat. Bukatzeko, beste motatako dokumentuak gehitu ditugu (lan akademiko, web orriak) eta “Sexu Askatasunaren Babes Penala: 10/2022 Lege Organikoa eztabaida” mahai-inguruaren bideoa ere, UPV/EHUn antolatu zena.

Buletin hontako liburu batzuk erakusgai eta eskuragarri egongo dira Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko, Donostia Saileko liburutegian martxoaren 6tik 15era.

Espero dugu interesgarriak izatea!