Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Liburutegia (Donostia Saila). Liburu erakusketa martxoaren 2tik 13ra
Lehenengo argitaratze data: 2026/02/27
Martxoak 8 berri baten aurrean gaude, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Egun hori gogoratu nahian, UPV/EHU liburutegian dauden liburuen aukeraketa zabala egin dugu gure funtsaren aberastasuna erakusteko. Aukeratutako gaien artean feminismo bera dago ardatz bezala baina baita, kritika feminista nola zeharkatzen den esparru desberdinetan nola tradizioak, etxeko langileak, emakumeen osasuna eta sexualitatea, generoaren erronkak, partekatutako hazkuntza edo hezkidetza. Zerrenda osatzen dituzten artikuloak osasun arlokoak dira gehien bat.
Buletin hontako liburu batzuk erakusgai eta eskuragarri egongo dira Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko, Donostia Saileko liburutegian martxoaren 2tik 13ra.
Espero dugu interesgarriak izatea!