Eduki publikatzailea

Euskararen Eguna (2023ko abenduak 3)

Gipuzkoako Campuseko Biblioteka

Lehenengo argitaratze data: 2023/12/05

Aurten, Euskararen Egunaren harira, gure hiztegiei egin diegu so.

Hiztegi bat hartu eta G hizkitik zabaldu dugu. Errenkadaren nahiko hasieran gaza hitzak gure begiak kolpatu ditu. Hiru paneletan islatu dugu kolpe horretatik sortutako gogoeta/ariketa: A-tik Z-ra g(G)azatik pasatuz.

Instalazio txiki honekin batera, 2023ko Haur Literaturako Sari Nazionala jaso duen Patxi Zubizarretaren obraren aukeraketa bat erakutsi dugu, EHUKulturak antolatzen dituen Euskararen Asteko ekitaldiekin lotuta. Besteak beste, datorren ostegunean, abenduaren 14an, 9: 00etan, idazle honen "Zerria" lanari buruzko gosari literarioa izango da Ignacio Mª Barriola Zentroan.