Eduki publikatzailea

Maria José Azurmendi, 2018ko Manuel Lekuona Saria

Erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/25

Aurtengo martxoaren 13an, Maria Jose Azurmendik 2018ko Manuel Lekuona Saria jaso zuen, Eusko Ikaskuntzak ematen duena, Euskal Komunitate Globalarentzat ekarpen nabarmena egin duten pertsonalitateen lana saritzeko. 2011ean erretiratu zen irakaslea, Soziolinguistika, Psikolinguistika eta Psiko-soziolinguistika arlotan aritu zen ikerlari gisa. Gainera, UPV/EHUko lehen emakume katedratikoetako bat izan zen. Onarpen hau jaso duen laugarren emakumea izan da Azurmendi. Sariaren ekitaldea eta Martxoaren 8 –Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren hurbiltasunak, ikerketa zientifikoan emakumeen eginkizuna aztertzeko aukera eskeintzen du, UPV/EHUn bereziki. Maria Jose Azurmendik berak Argia aldizkariko elkarrizketa berri batean gogorarazten duen bezala, 60ko hamarkadan Madrilera joan zenean, emakume ikasleen kopurua ia hamarreko batekoa zen. Zorionez, funtsezko aldaketa gertatu da eta gaur egun bi sexuen kopurua unibertsitateko geletan orekatuta dago. Hala ere, zenbait ezaugarrik eragozten du berdintasunaren helmuga gertu ikustea.

  • Emakumeen agerpen eskasa STEM deritzon karreretan (science, technology, engineering, mathematics).
  • Emakume-katedradunen kopuru nabarmen txikia (hau da, karrera ikertzaile maila altuenean)

Kontu hauek argitzeko, erakusketa honetan, Azurmendi irakaslearen lanak biltzeaz gain, unibertsitateko emakume-irakasleen kopuruari buruzko zenbait datu eta dokumentu ere bildu ditugu. Erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekako atondoan dago, 2019ko martxoaren hasieratik.