Eduki publikatzailea

Carme Pinós, paisaia eraikitzea

Erakusketa bibliografikoa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2021/11/08

Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala (Mugak) hirugarren edizioan Carme Pinós arkitektoaren lanaren inguruan antolatzen ari den jarduerekin bat eginez, Gipuzkoako Campuseko Liburutegiak erakusketa bibliografiko bat antolatu du Pinós-en lanaren inguruan dituen hainbat argitalpenekin. Liburu nahiz artikuluak liburutegiko funts dokumentalean erabilgarri daude eta erakusketa Carme Pinós-en proiektu arkitektonikoa nahiz haren sormen prozesuan oinarri diren kontzeptuak hobeto ezagutzeko aukera ona da.

Carme Pinós-en ustez “arkitektura egitea hiria egitea da” eta arkitekturako profesionalaren jardunak “hiria duindu behar du”. Horrela dio bere hitzetan: “betidanik jakin-min handia izan dut historiari buruz, aurretik zer zegoen jakiteko; hortik dator testuinguruarekiko nire obsesioa. Proiektu bat daukadanean, tokia aztertzen dut, dena jakitea gustatzen zait. Detektibe, antropologo eta arkeologoaren artekoa naiz eta honekin guztiarekin nire arkitektura egiten hasten naiz.”

Egia esan, bere lanaren abiapuntua testuingurua kontu handiz irakurtzea da, dela fisikoa, dela kulturala, eta baita proiektuaren eskakizunak ulertzea ere, bere funtzionaltasuna konpontzeaz gain, bizipen berritzaileak sortzeko.

“Paisaia eraikitzea”, Carme Pinós-en inguruan egin den erakusketa bibliografikoa, Ikaskuntza Aretoan kontsulta daiteke, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekako beheko solairuan, 2021eko abenduaren amaiera arte.