Eduki publikatzailea

Feminismoa eta 68ko maiatza

Erakusketa bibliografikoa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/12

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak Memoria Feministak II jardunaldiekin bat egiten du erakusketa bibliografiko txiki bat antolatuz. Bertan bildutako lanak orain gutxi argitaratutakoak dira eta Frantziako 68ko maiatza eta munduko hainbat bazterretako gertakariak jasotzen dituzte; XX. mendearen bilakaeran 1968. urtea inflexio-puntu bihurtuko zuten gertakariak. Emakumeen burujabetzak, feminismoak eta liberazio sexualak orokorrean, berebiziko garrantzia izan zuten, ez horrenbeste gertakari haietan zuzenean, ondorengo hamarkadetan baizik, eguneroko bizitza eta mugimendu eta harreman sozialak nabarmen aldatu baitzituzten.  Erakusketan artikulu hautaketa bat ere irakur daiteke; 68ko maiatzaren gertakarien ondoren feminismoaren eboluzioaren inguruko hausnarketa eta azterketa egiten dute. Horretaz gain, “Feminismo en Mayo del 68: Postulados de emancipación y procesos de jerarquización del poder masculino” posterra ikusgai dago, Virginia Martínez-Fernández UPV/EHUko Psikologia Fakultateko ikertzaileak egina. Erakusketa 2018ko abenduaren amaiera arte ikusgai egongo da Bibliotekako Ikaskuntza Zerbitzuan (beheko solairua).