Eduki publikatzailea

LIVE MUSIC FOTO (1975-2018) JOSÉ MADRID

Argazkien erakusketa . Bizkaiko campuseko Bibliotela.Leioa. (martxoaren 7tik 29ra arte).

Lehenengo argitaratze data: 2019/03/11

Irudia

José Madrid argazkilari bilbotarra 1975tik dabil kontzertu bakoitza bakarra eta errepikaezina bihurtzen duten une horiek bere argazki makinaz harrapatzen” ( Deia, 2018ko martxoak 11).

 

Leioako Campuseko Bibliotekako patioan, martxoaren 7tik 29ra arte bere lan artistikoaren erakusgarri bikaina ikusi ahal izango da.

 

Tamaina handiko argazkiak dira, argazkilari honen ibilbidea erakusten dutenak. Izan ere, Euskal Herriko eskenatokietan egon diren munduko abeslari eta talderik garrantzitsuenen kontzertuen irudiak hartzen egon baita azken 40 urteetan zehar. Besteak beste: Bob Dylan, Mike Oldfield, Sting, Marky Ramone, Elton John, Mikel Laboa, Loquillo, Alaska...

 

Informazio gehiago lotura honetan: https://www.serantes.com/agenda/detalle.php?id=955