Eduki publikatzailea

Indarkeria Matxistari Stop

Liburu Erakusketa Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, Donostia Saileko Liburutegian

Lehenengo argitaratze data: 2021/11/24

Azaroaren 25ean Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna ospatzen da. Buletin txiki honekin egun jasaten dugun beste pandemia hau ere gogoratu nahi dugu.  Benetan uste dugulako zentzugabekeria honekin bukatzeko txertorik onena berau ikustaraztea, argitalpenak, artikuluak eta biktimen testigantzak jasotzea, eta non elikatzen den jakitea dela. Artikulu, liburu eta bideo gehienak unibertsitateko (UPV-EHUko)  liburutegian daude eskuragarri eta erakusketan egongo dira Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean, Donostia Saileko Liburutegian, azaroaren 22tik abenduaren 3ra. Espero dugu unibertsitateko komunitate guztiarentzat baliagarriak izatea