Eduki publikatzailea

ENLIGHT Open Science Award 2023. Proposamenak aurkezteko azken egunak

UPV/EHU kide duen unibertsitateen aliantzak zientzia irekiko ekimenak sarituko ditu

Lehenengo argitaratze data: 2023/02/10

Irudia

Lehen aldiz deitu da ENLIGHT Open Science Saria. ENLIGHT RISEren ustez, Hezkuntza Irekia, Zientzia Irekia eta hari lotutako prozesuak funtsezko faktoreak dira ENLIGHT R&I agenda betetzeko parte hartzen duten bederatzi unibertsitateen ekosistemekin, eta horien artean dago UPV/EHU. ENLIGHTen Zientzia Irekiaren agendan laguntzen duten eta ENLIGHT komunitatearen barruan eta komunitate horretatik haratago Zientzia Irekia sustatzen duten ekimenak edo proiektuak bilatuko dira.

Zientzia Irekiaren ENLIGHT Sariak ENLIGHTeko bederatzi unibertsitateetako ikasle, irakasle, ikertzaile, zientzialari, langile, gizabanako edo taldeak aintzatetsi eta sarituko ditu, honako ekimen hauek kontuan hartuz:

  • Zientzia Irekia erabili izana beren ikerketa/irakaskuntza/ikaskuntza/lana, eskuragarriago, gardenago edo erreproduzigarriago egiteko
  • Beren erakundean Zientzia Irekiari buruzko jarduera bat hasi
  • ENLIGHT komunitateari lagundu, lanean Zientzia Irekiko praktikak eta/edo printzipioak har eta aplika ditzan.

Batzorde batek gehienez bi ekimen edo proiektu aukeratuko ditu. Sariak ENLIGHTen zientzia irekiko web mintegian banatuko zaizkie irabazleei, 2023ko apirilaren 25ean, ENLIGHTeko zientzia irekiko enbaxadoreek. Irabazleei beren proiektuak erakusteko gonbita egingo zaie sari-banaketako ekitaldian. Era berean, ENLIGHTen webgunean eta buletinean iragarriko dira. Proiektuak aurkezteko epea otsaiaren 28ra arte izango da irekita. Anima zaitez!