Eduki publikatzailea

Juan Ignacio Pérez Iglesias… “zientzia zabal zazu” (Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria, 2019)

Erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2019/07/12

Sariaren 25. edizio honetan Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria Juan Ignacio Pérez Iglesiasek eskuratu du. UPV/EHUko irakasle honen ibilbide akademiko eta profesionala nabarmentzekoa da esparru desberdinetan, besteak beste:

  • Irakasle eta ikertzailea animalien fisiologiaren arloan.
  • Unibertsitateko kudeatzailea: UPV/EHUko errektorea, 2004-2009.
  • Euskararen sustatzailea, zientzia-arloan eta unibertsitate mailan.
  • Zientziaren dibulgatzaile, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren bitartez bereziki.

Alderdi guzti horiek islatu nahi izan ditugu erakusketa xume batean. Ekintza honekin, 2019ko Eusko Ikaskuntzaren sariaren batera, Unibertsitateko Bibliotekak ere bere esker ona adierazi nahi dio Juan Ignacio Perez Iglesiasi. Erakusketa, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekako atondoan izango da, uztailan eta abuztuan.