UPV/EHUko Hezkuntzaren Museoa: Euskal Herriko hezkuntzaren memoria historikoa

Erakusketa, Gipuzkoako Campuseko Biblioteka (2020ko iraila-2021ko urtarrila)

Lehenengo argitaratze data: 2020/10/22

Gipuzkoako Campuseko Bibliotekaren eta UPV/EHUko Hezkuntzaren Museoaren arteko lankidetzaren ondorioz, museoko funtsen aukeraketa batez osatutako erakusketa hau aurkezten dugu. Helburua ondare hori hedatzen laguntzea da, Euskal Herriko hezkuntzaren memoria historiko materiala irudikatzen duena (bereziki 1930eko hamarkadatik XX. mendearen amaierara arte). Erakusketa honako argumentu-ardatz hauetan artikulatuta dago:

  1. Eskola-liburuak, edo nola irakatsi ziguten.
  2. Eskola-koadernoak, edo nola ikasi genuen.
  3. Eskola-buletinak eta memoriak.
  4. Genero-ikuspegia.
  5. Zientzien irakaskuntza.

Hezkuntzaren memoria historikoa irudikatzen duten beste bi elementurekin osatzen da: antzinako ikasgela baten erreprodukzioa eta mapa eta posterren hautaketa bat.

Hasierako proiektua martxoan hasi zen, baina pandemiak behartuta, erakusketa irailaren erdialdera arte atzeratu behar izan dugu, eta 2021era arte egongo da zabalik bibliotekako atondoan. Bibliotekako erakusketetan ohikoa denez, ondare materialarekin batera erakusketaren gaiari buruzko bibliografia akademiko bat ere badago. Kasu honetan, XX. mendeko Euskal Herriko eta Espainiako hezkuntzaren historiari buruzko erreferentzia bibliografiko batzuk aukeratu ditugu. Aukeratutako liburuen zati bat museoko materialekin batera egongo da ikusgai. Gainera, guztiak bibliotekan bertan daude.