Inspec: kontsultatzeko plataformaren aldaketa

Orain Ebsco-n

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/09

2019ko maiatzaren aurretik, Inspec datu-basea Ebscoren plataformaren bitartez izango dugu eskuragarri, Web of Science paltaformaren ordez. Inspec ingeniaritza, fisika eta informatikarako oinarrizko datu-base bat da, IETk (Institution of Engineering and Technology) argitaratuta. Ebscoren webgunean, datu-base bera izateaz gain, Inspec Analytics tresna berria kontsulta dezakegu. Baliabide berri horrek ingeniaritza arloan egiten den ikerketa-ekosostemari buruzko informazio ugari eskaintzen du (erakundeak, egileak, aldizkariak, ikerketa-ildoak, eta abar). Inspec Analytics esteka, pantailaren eskuineko goiko aldean aurkituko duzu.

Inspec-en sartzeko, bibliotekaren webgunean ditugun estekak erabili ditzakezu, datu-baseen atalan daudenak hain zuzen.