Eduki publikatzailea

UPV/EHUko 96 ikertzaile, munduko eragin handieneko ikertzaileen artean

Stanfordeko Unibertsitatean egindako ikerketa batek gehien aipatzen den % 2ko taldean sartzen ditu

Lehenengo argitaratze data: 2021/12/13

"Updated science-wide author databases of standardized citation indicators" ikerketaren azken eguneraketak, Stanfordeko Unibertsitateko irakasleak buru dituena eta munduan eragin handiena duten ikertzaileak identifikatzen dituena, Euskal Herriko Unibertsitateko 96 zientzialari sartu ditu gehien aipatutako % 2en taldean. 85 azken urtean gehien aipatu direnen artean daude, eta 62 1996-2020 aldian gehien aipatu direnak biltzen dituen zerrendan. 50 bi zerrendetan agertzen dira.