Eduki publikatzailea

Kixotea

Erakusketa bibliografikoa, Biakaiko Campuseko Bibliotekan, Leioan (2023ko iraila-abendua)

Lehenengo argitaratze data: 2023/09/29

Arabako Campusean ikusgai zegoen eta Vitoria-Gasteizko Bibliotekako langileek prestatu zuten Kixoteren irudiari buruzko erakusketa bibliografikoa Leioako Bizkaiko Bibliotekako hallean dago oraingoan. Bertan, On Kixotek bizitzako hainbat arlotan izan duen eragina ikus dezakegu: zineman, diseinuan, gastronomian, literaturan…
Erakusketa honetan literatura unibertsaleko maisulan honen gaurkotasuna ikus dezakegu.

On Kixote Mantxakoa. 8. Atala. 

-On-beharrak guk geuk gura genezakeen baino zuzenago, artezago, zaramatzak gure gaiak. Begira han, Santxo Pantza lagun, non ageri den hogeitamar bat erraldoitzar; beraiekin borrokan egin behar diat eta guztiei bizia kendu, eta haien hondakinak direla bide, aberasten hasiko gaituk; era honetakoa gudu ona duk eta Jaungoikoaren zerbitzurako handia, zeren, lurraren gainetik horrelakoen hazi gaiztoa garbitzea baita.

-Zein erraldoi ? – diotso Santxok.