Eduki publikatzailea

GJHen Txokoak urtebete bete du

Gipuzkoako Campuseko Biblioteka

Lehenengo argitaratze data: 2023/06/12

Irudia

Duela urtebete inguru, Carlos Santamaría Zentroko Liburutegiak GJHen Txokoa ekimena jarri zuen abian. 2030 Agenda eta haren Garapen Iraunkorreko Helburuak unibertsitateko kideen artean ezagutaraztea zuen xede.

Ikaskuntza arloaren sarreran dago Txokoa, eta iragarki- taula bat eta hautapen bibliografikoa duen interesgune bat ditu. Bai albisteak bai dokumentuak GJHekin lotuta daude, eta ahalik eta erakargarrienak izatea nahi da. Orain arte, 50 bat liburu eta film jarri dira erakusketan eta 100 berri inguru erakutsi dira Iragarki-taulan.

Lehen urteurren hori dela eta, katalogo bat egin dugu hilabete hauetan aukeratu ditugun dokumentuekin, eta interesdun guztien eskura jarri dugu.