Eduki publikatzailea

Seiurtekoak 2023: Berriak

Irakasle eta ikertzaileen seiurtekoak ebaluatzeko eragin eta garrantzi zantzuak aurkitzeko zerbitzua

Lehenengo argitaratze data: 2023/12/26

Unibertsitateko Bibliotekak, irakaskuntzan eta ikerketan integratutako informazio baliabideen zentroa den aldetik, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileei eskaintzen die zerbitzua, ANECAren (Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación) CNEAIk (Comisión Nacional Evaluadora de la Actividad Investigadora) ikerketa jarduera ebaluatzeko deialdietan aurkeztu beharreko zantzuak aurkitzeko (aipamenak, datu-baseetako indexazioa, ebaluazio baliabideak...).

Baldintzak

Unibertsitateko Bibliotekak honako tipologia hauetako argitalpen zientifikoen seiurtekoak ebaluatzeko inpaktu eta garrantzi zantzuak bilduko ditu: artikulu zientifikoak, liburuak eta liburuen kapituluak eta kongresuetako akten eta komunikazioak. Ez dira sartuko patenteak, arte sorkuntzak, erakusketak, proiektu teknologikoak edo arkitektonikoak eta abar.

Unibertsitateko Bibliotekak ezin du bete ANECAren seiurtekoak ebaluatzeko eskabide elektronikoa, deialdi bakoitzerako aktibatua, bere egoitza elektronikoan.

Bibliotekak ez du inolako erantzukizunik izango CNEAIk balorazio negatiboa ematen badu.

Erabiltzaile bakoitzeko 10 ekarpen ezarri dira gehienez.

Epea: 2024ko urtarrilaren 12ra arte (egun hori barne).

Mesedez, bidali eskabidea zure campusera:

- Arabako Campusekoa bazara, eskabidea hona: ar-bib.ikerkuntza@ehu.eus

- Bizkaiko Campusekoa bazara, eskabidea hona:  bi-le-bib.ikerkuntza@ehu.eus

- Gipuzkoako Campusekoa bazara, eskabidea hona: gi-bib.ikerkuntza@ehu.eus

 

SEIURTEKOAK 2023

Hemen eskura ditzakezu 2023ko ikerketako seiurtekoa ebaluatzeko irizpideak.

- 2023ko ikerketako seiurtekoaren irizpideen zirriborroari buruzko argibideak:

- “Revisión de la convocatoria de sexenios y nuevo RD de acreditación estatal” (Bideoa):

- Pilar Paneque Salgadoren (ANECAko zuzendaria) azalpenak:            

- Hasieratik 41:43 minutura arte

- Galdera-erantzunak: 1:14:18 / 2:11:18

- “Introducción al borrador ANECA de la Convocatoria 2023 de Sexenios y su apéndice métrico” (Bideoa).   

2023ko seiurtekoen deialdiko irizpide espezifikoen zirriborroa aurkezteko eta zabaltzeko hitzaldia, 2023ko azaroaren 13an egina, Granadako Unibertsitatearen #yosigopublicando ekimenaren barruan, Pablo de Olavide Unibertsitatearen laguntzarekin. Hizlari gisa parte hauek hartu dute: Ángel M. Delgado Vázquez, Ikaskuntzari eta Ikerketari Laguntzeko Zerbitzuko burua (Biblioteca/CRAI). Pablo de Olavide Unibertsitatea, Daniel Torres Salinas, Granadako Unibertsitateko irakaslea, eta Enrique Orduña-Malea, Professor at Universitat Politètécnico de València (EHU). 

-  Delgado-Vázquez, Ángel M. Sexenios 2023: principales cambios. noviembre de 2023. Universidad Pablo de Olavide. Biblioteca/CRAI. https://rio.upo.es/xmlui/handle/10433/16707