Eduki publikatzailea

Sarbide Irekiko Nazioarteko Astea, 2023

Lehenengo argitaratze data: 2023/10/26

Beste urte batzuetan bezala, urriaren 23tik aurrera "Sarbide Irekiko Nazioarteko Astea" ospatzen da, SPARCek (Scholarly Publishing and Academic Resources Coalition) antolatutako nazioarteko ekitaldia, sarbide irekian argitaratzeko politikak sustatzea helburu duena. Aurtengo edizioaren goiburua "Community over Commercialization/Komunitatea merkaturatzearen aurrean" da, ikerketa irekiaren zein ikuspegik ematen dien lehentasuna publikoaren eta komunitate akademikoaren interesei, eta zeinek ez, hausnartzeko asmoz. Beste jarduera batzuen artean, REBIUNek (Red de Bibliotecas universitarias) hitzaldi bat antolatu du "Innovación en prácticas de revisión por pares" izenburupean, Pandelis Perakakis-ek emana, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Gizarte, Lan eta Diferentzialako Psikologiako Departametuan doktorea (urriaren 26an, osteguna, 12:00-13:30, telepresentziala Zoom bidez).