Eduki publikatzailea

Inspec, orain Web of Science-n

Lehenengo argitaratze data: 2023/04/04

2023ko apiriletik aurrera, Inspec datu-basea Web of Science plataforman egongo da eskuragarri, eta ez Ebscon, azken urteetan bezala. Beraz, WOSen eskuragarri dauden prestazioez baliatuko da, baita aipuen analisiaz, Journal Citation Reports-eko datuekiko loturaz edo Inspec eta plataforman dauden beste datu-base batzuetan (“Core collection”, Scielo edo Medline barne) aldi bereko bilaketak egiteko aukeraz ere. Inspec IETk (Institution of Engineering and Technology) argitaratutako datu-basea da, ingeniaritzarako, fisikarako eta informatikarako funtsezkoa.