arte ederrak biblioteka

Arte Ederren Fakultateko Biblioteka

Sarriena auzoa, z/g - Leioako Campusa, 48940 LEIOA

Direktorio

Ordutegia, instalazioak eta baliabideak

Irudia
Ohiko ordutegia: 9:00 – 20:30 (astelehenetik ostiralera). Kontsultatu ordutegi atala itxiaren egunak eta beste ordutegi-aldaketak jakiteko.

Bibliotekak kontsulta aretoa du banakako 111 posturekin, hauetarik 14tan ordenagailua dago eta 6 kontsulta azkarrerako dira.

Gainera, talde lanerako lan areto 2 dira, hurrenez hurren 12 eta 20 posturekin, orduka erreserba daitezkeenak. Hauetako batean 2 ordenagailu eta proiektore 1 dago.

Funts bibliografikoa, aretoan bertan dagoena gaika ordenaturik, Arte Ederren gaietan dago espezializatuta: Arte eta Teknologia, Zeramika, Zinema, Irudigintza, Diseinua, Eskultura, Grabatua, Artearen Historia, Pintura, Zaharberritzea, Bideoartea eta abar.

Bibliotekak 65.000 liburu inguru dauzka eta aldizkako argitalpenen bildumak 80 titulu dauzka jardunean eta 450 titulukoa da funts historikoaren bilduma.

Nabarmendu behar da ikusentzuteko materialaren bilduma, ikusteko ia 2.000 grabazio eta entzuteko ia 500 grabazio dituena.

Bibliotekan ere badago aldizkari, liburu eta datu base asko formatu elektronikoan, horien artean, Art Bibliographies Modern nabarmentzen delarik, garaiko arteari buruz munduan den datu base osatuenetako bat.