Begiratu batean: eskubide, betebehar eta mugei buruzko laburpena
- Bibliotekako dokumentu fisiko zein elektronikoen erreprodukzioa (kopia, eskaneaketa) eta deskargatzea
- Bibliotekako dokumentuen erabilera jarduera akademikoan (artikuluak, liburuak, apunteak eta beste idazteko)
- Bitarteko fisiko edo digitalak erabiliz bibliotekan eskuratutako dokumentuen hedapena eta banaketa
- Autoreek beren edukiak sarbide irekian argitaratu eta hedatzea
Bibliotekako dokumentu fisiko zein elektronikoen erreprodukzioa (kopia, eskaneaketa) eta deskargatzea
|
EKINTZA |
LEGEZKO BAIMENAK, ERABILERA MUGAK ETA BETEBEHARRAK |
| Paperezko liburu bat osorik erreproduzitzea | Galarazita |
| Paperezko liburu baten kapitulu edo zati bat (edukiaren %10a gehienez) erreproduzitzea | Norberak erabiltzeko eta helburu akademikoarekin denean (ikasketa, irakaskuntza, ikerketa), baimenduta |
| Paperezko aldizkari bateko artikulu bat erreproduzitzea | Norberak erabiltzeko eta helburu akademikoarekin denean (ikasketa, irakaskuntza, ikerketa), baimenduta |
| On line argitalpen- plataforma batetik artikuluak masiboki deskargatzea | Galarazita |
| On line argitalpen-plataforma batetik artikulu edo liburu kapitulu kopuru mugatua deskargatzea | Norberak erabiltzeko eta helburu akademikoarekin denean (ikasketa, irakaskuntza, ikerketa), baimenduta |
| On line argitalpen-plataforma batetik liburu bat osorik deskargatzea | Galarazita, ez bada kontrakorik adierazten dagokion webgunean |
| Gordailu eta beste iturri batzuetan sarbide irekian dauden on line dokumentuak (doktoregotza tesiak, KAP, artikulu akademikoak, irudiak, etab. ) deskargatzea | Baimenduta |
Bibliotekako dokumentuen erabilera jarduera akademikoan (artikuluak, liburuak, apunteak eta beste idazteko)
|
EKINTZA |
LEGEZKO BAIMENAK, ERABILERA MUGAK ETA BETEBEHARRAK |
| Testu propioetan liburu, artikulu edo beste dokumentu bateko pasarteak erabiltzea | Baimenduta, betiere iturria aipatuz |
| Baliabide inprimatu ala digital batetik hartutako irudi zein argazkiak sartzea | Baimenduta, betiere iturria aipatuz |
| Legeetako testuak sartzea | Baimenduta |
| Jabari publikoan dauden obren testuak (duela 80 urte baino gehiago hildako autoreenak diren eta ustiapen eskubideak iraungita dituzten testuak) sartzea | Baimenduta, betiere autorea aipatuz |
| Interneteko baliabideetarako estekak sartzea | Baimenduta baldin eta lotutako dokumentu edo orrialde horiek legez kontrakoak ez diren edo hirugarren batzuen eskubideak urratzen ez dituzten |
Bitarteko fisiko edo digitalak erabiliz bibliotekan eskuratutako dokumentuen hedapena eta banaketa
| EKINTZA | LEGEZKO BAIMENAK, ERABILERA MUGAK ETA BETEBEHARRAK |
| Campus birtualean edo Moodle bezalako plataformetan copyright-a duten artikulu eta dokumentuak (arau teknikoak, liburuak, etab.) formatu digitalean sartzea | Galarazita |
| Artikuluen kopiak banatzea, paperean edo formatu digitalean, autorearen baimenik gabe | Galarazita |
| Bibliotekako artikuluak eta obren pasarteak sartzea paperezko dosierretan | Baimenduta baina mugapenekin (pasarteak bakarrik, beti iturria aipatuz; inoiz ez artikulu osoak) |
| Bibliotekako on line baliabide dokumentaletara doazen estekak hedatzea campus birtualean | Baimenduta |
Autoreek beren edukiak sarbide irekian argitaratu eta hedatzea
| EKINTZA | LEGEZKO BAIMENAK, ERABILERA MUGAK ETA BETEBEHARRAK |
| Autorea izanik, dokumentu argitaragabe bat (tesia, txostena, apunteak) (Addi bezalako) gordailu batean uztea | Baimenduta |
| Autorea izanik, argitaratua izan den dokumentu bat (aldizkari, biltzar bateko artikulua, etab.) (Addi bezalako) gordailu batean uztea | Baimenduta baina mugapenekin, ustiapen eskubideak dituen editoriala edo aldizkariak gordailuetan artxibatzeko duen politika zein den kontuan hartuz. Bibliotekako langileekin harremanetan jarri |