Gipuzkoako Campuseko Biblioteka - Carlos Santamaría Zentroa

Plaza Elhuyar 2, 20018 Donostia. Tel.: 943-018860

Direktorio

Ordutegia, instalazioak eta baliabideak

Ohiko ordutegia: 8:30 - 20:30 (astelehenetik ostiralera); 9:00 - 14:00 (larunbatetan). Kontsultatu ordutegi atala itxiaren egunak eta beste ordutegi-aldaketak jakiteko.

BEHEKO SOLAIRUA

ATONDOA

Armairuak, Katalogo kontsultak, autozerbitzurako terminalak, informazio eta mailegurako mostradore orokorra, dokumentazioa.

IKASKUNTZA ARETOA

Prestakuntza ikasgela, ordenagailu gela eta mediateka, ikusentzuteko eta informazio elektronikorako baliabideak, talde proiekzioetarako aretoak, talde lanetarako aretoak, irakurri eta ikasteko arloak, oinarrizko bibliografiaren funtsa (liburuak, aldizkariak, kontsulta obrak), Arkitektura eta Literatura atalak, bilduma bereziak (Karrera Amaierako Proiektuak eta testak).

GOIKO SOLAIRUA

IKERKETA ARETOA

Bibliografia espezializatua (monografiak, aldizkako argitalpenak, erreferentzia obrak, antzinako funtsa, datu baseetarako sarrera) hiru arlo tematikotan banatuta.

  • IA – Filosofia, Hezkuntza eta Psikologia
  • IB – Lege, Gizarte eta Ekonomia Zientziak
  • IC – Zientzia eta Teknologia

Taldean lan egiteko gelak eta ikertzaileentzako banakako kabinak ere baditu.

Hilabeteko agenda (apirila)

Hilabete honetan liburutegian, 2021ko apirila.