DiscoveryLimitesUso

WorldCat Discovery Katalogoaren erabilera-mugak

Edozein erabiltzaile blokeatua izango da baldin eta:

  1. Ordubetean 2 GB datu baino gehiago deskargatzen baditu.
  2. Egun batean lau herrialde baino gehiagotatik sartzen bada katalogoan.
  3. Ordubetean 20 sare-helbide baino gehiagotatik sartzen bada katalogoan.

Kasu horietan, pantailan mezu bat agertuko da baliabide elektronikoetara sartzeko ezarritako erabilera-mugak gainditu direla adierazteko. Halaber, bibliotekarekin harremanetan jartzeko gomendioa ere agertuko da, sarbidea desblokeatu ahl izateko.

Edozein erabiltzailek segurtasun-gertaera bat sortuko du baldin eta:

  1. Ordubetean GB 1 datu baino gehiago deskargatzen baditu.
  2. Egun batean bi herrialde baino gehiagotatik sartzen bada katalogoan.
  3. Ordubetean10 saio oker baino gehiago egiten baditu pasahitza sartzewko.
  4. Egun batean 10 sare-helbide baino gehiagotatik sartzen bada katalogoan.
  5. Ordubetean 10 sare-helbide baino gehiagotatik sartzen bada katalogoan
  6. Ordubetean 500 MB baino gehiago dekargatzen badituPDF formatuan.
  7. Egun batean 500 MB baino gehiago dekargatzen badituPDF formatuan
  8. Ordubetean 150 PDF fitxategi baino gehiago deskargatzen baditu.
  9. Bost minututan 50 PDF fitxategi baino gehiago deskargatzen baditu.
  10. Egun batean 300 PDF fitxategi baino gehiago deskargatzen baditu.

Kasu horietan, Bibliotekak prebentzio ohar bat jasoko du eta erabiltzailearekin harremanetan jarriko da egoeraren berri emateko, blokeoa gerta ez dadin.