Erabiltzaileen prestakuntza. Doktoregoko ikasleak

Unibertsitateko Bibliotekak Master eta Doktorego Eskolako ikasleentzat  ikastaro berezia antolatzen du, haren zeharkako prestakuntza eskaintzaren barruan doktoregaientzat:

"Doktoregorako informazio tresnak eta baliabideak", 9 ordukoa, gaztelaniaz. Ikastaroaren helburua da beharrezkoak diren gaitasunak garatzea informazioa lortu, ebaluatu, erabili eta komunikatzeko, berdin dela informazio hori euskarri konbentzionalago batean nahiz formatu elektronikoan agertzen den.

Programa:

1. Katalogoa eta Unibertsitateko Bibliotekaren zerbitzuak: eskuratutakoa, erreserbak, ikastegi arteko maileguak eta abar.

2. Datu baseak eta baliabide elektronikoak:

  • Bilaketarako estrategiak.
  • Baliabide elektronikoen plataforma nagusiak.
  • Diziplina anitzeko datu baseak: Web of Science, Scopus eta Proquest. Bilaketa bibliografikoak eta argitalpen zientifikoak ebaluatzeko erremintak.
  • Datu base espezializatuak jakintza arlo bakoitzerako.

3. Gestore bibliografikoak:

  • Gestore ezberdinetarako sarrera.
  • Erreferentzia bibliografikoen gestioa Refworks programaren bidez.

4. Sarbide irekia:

  • Open Access mugimendua.
  • ADDI, UPV/EHUren gordailu instituzionala.

Informazio gehiago eta eskaerak:

https://www.ehu.eus/eu/web/doktorego-eskola/mde-ren-zeharkako-prestakuntza-jarduerak