GuiaTematica-Ekonomia eta enpresa

Informazio bibliografikoko baliabideak - Ekonomia eta Enpresa

Sarrera

Gida honek arlo jakin batean kalitatezko baliabide bibliografikoak lortzeko orientabide gisa balio nahi du. Kontuan izan edozein diziplinatarako balio duten bilaketa-jarraibide orokorrak.

Disziplina anitzeko baliabideak

Oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak, zientifikoak eta kalitatezkoak hautatzea.

Baliabide espezializatuak

Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke:  Datu-baseak –  Datu-baseak gaien arabera.

  • ABI/INFORM Collection: Ekonomia eta negozioak, baldintza ekonomikoak, kontabilitatea, finantzak.
  • AllThatStats (Campus Solution): Nazioarteko organismoen estatistika ofizialak (NDF, Banku Mundiala, ELGE, EUROSTAT eta abar).
  • EconLit: Enpresa administrazio eta merkataritza, garapen ekonomikoa, nazioarteko ekonomia, ekonomia publikoa, eskualde, baserri eta hiriko ekonomia, enplegua, industri antolakuntza, makroekonomia eta mikroekonomia.
  • Hegoa: Nazioarteko lankidetza eta garapena.
  • SABI: Espainiar eta portugaldar enpresen balantzeei eta finantza analisiei buruzko informazioa.