Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Biblioteka (Elkano)

Elcano, 21, 48008 BILBO

Direktorio

Ordutegia, instalazioak eta baliabideak

 

Ohiko ordutegia: 9:00 – 20:30 (astelehenetik ostiralera). Kontsultatu ordutegi atala itxiaren egunak eta beste ordutegi-aldaketak jakiteko.

Bibliotekak kontsulta aretoa du banakako 56 posturekin, hauetarik lautan ordenagailua dago. Kontsulta aretoan kokatzen da funts bibliografikoa, gaikako sailkapen bateko irizpideen arabera ordenaturik.

Funts bibliografikoak 30.000 bolumenetara iristen dira eta aldizkako argitalpenen bildumak 56 titulu dauzka jardunean eta funts historikoa ia 321 titulu itxik osatzen dute, ordena alfabetikoaz ordenaturik.

Funts bibliografikoek ikastegian irakasten diren arlo tematikoak jorratzen dituzte: Zientzia Juridikoak, Kontabilitatea, Ekonomia, Enpresa gestioa, Finantzak, Hizkuntzak, Informatika, Marketina eta Matematika.

Gogoratu behar da bibliotekan ikusentzuteko material ugari dagoela, bai eta formatu elektronikoan balia daitezkeen aldizkari, liburu eta datu baseak ere.

Nabarmendu behar da SABI datu basearekiko harpidetza, espainiar 2.000.000 enpresatatik gorako informazioa ematen duena eta balantze eta emaitzen kontuen analisi estatistiko eta adierazpen grafikoak egiteko balia daitekeena.