Erakusketak: erakusketen zerrenda historikoa

Zinemari buruzko liburuen erakusketa. Bizkaiko Campuseko Bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2014/03/03

Otsaila Goya sariekin hasi zen eta Cesar-ekin amaitu. Martxoa Oscar sariekin hasi da. Bibliotekaren "kartelerari" errepasoa emateko aukera ezin hobea da. Hasteko, zinemari buruzko liburuen selekzio txiki hau aurkezten dizuegu erakusketa moduan. Dena den, askoz gehiago dago. Unibertsitateko Biblioteka osoan 7000 liburu baino gehiago, hauen artean 5000 baino gehiago Bizkaiko Campuseko Bibliotekan, Leioan. Eta 1000 pelikula baino gehiago.

Zinematografia egileka, herrika, generoka, beste gai batzuekin harremanak dituen zinemak, zinema teoria eta zinema kritika edota zazpigarren artearen industria eta teknika hartzen ditu bere baitan bildumak.

Liburuen erakusketa Bizkaiko Campuseko Bibliotekako sarrera eta mailegu- gunean ikus daiteke martxoan zehar.