Erakusketak: erakusketen zerrenda historikoa

Emakume zientzialari buruzko liburuen erakusketa

Emakumeek zientzia egiten dute: Erakusketa bibliografikoa Bizkaiko Campuseko Bibliotekan. Leioa

Lehenengo argitaratze data: 2013/11/07

Azaroaren zehar Bilboko Bidebarrieta Liburutegian "Emakumeek zientzia egiten dute/Ellas hacen ciencia" ihardunaldiak ospatuko dira.
Txaro Uliarte Larriketa, Arantza Urkaregi, María José Casado Ruiz de Loízaga, Enma Sallent Del Colombo eta Carolina Martínez Pulido ikertzaileek Florence Nightingale eta Mary Leakey pertsonaiak ezagutarazi egingo digute.  Gainera, emakume zientzalarien historiaren errepasoa egingo dute,  haien ikusezintasuna azpimarratuz.
Bizkaiko Campuseko Biblioteka Leioan ihardunaldi horiei batzen da erakusketa batekin. Horretarako, Bibliotekak emakumeak zientzetan historiaz , emakume zientzalarien ikusezintasunaz eta zientzetan genero problemazko liburuak erakutsiko ditu.
Erakusketa hori ikus daiteke Bibliotekako sarreran (2. solairuan) abenduaren 4a arte.