Erakusketak: erakusketen zerrenda historikoa

Amaia Lekerikabeaskoa eta Isusko Vivas artisten dokumentazioa ikusgai. Gipuzkoako Campuseko Biblioteka

Lehenengo argitaratze data: 2014/04/15

Apirilaren 7tik 30 bitarte, erakusketa artistiko  interesgarri  batez  goza dezakezu Carlos Santamaria Zentroko Andrestegi erakustaretoan.  Bertan ikus ditzakezu hainbat eskultura, marrazki zein eskultura-proiektuen material grafikoen bildumak ; baita argazkiak eta fotomuntaketak ere. Arte lanen egileak Amaia Lekerikabeaskoa Gaztañaga eta Isusko Vivas Ziarrusta dira, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Eskultura Saileko irakasleak biak, eta Antonio Rebelo Delgado, Escola Supérior de Artes e Design del Instituto Politécnico de Leiria-ko (Portugal) irakasle eta eskultorea.

Erakusketa hori aitzakia hartuta, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak esposizioa  prestatu du irakasle eta artista horien inguruan eskura duen dokumentazioarekin. Bereziki nabarmendu behar ditugu aurretik eginiko hainbat instalazioen katalogoak. Erakusketa apirilaren bukaera arte ikusgai dago liburutegiaren atarian.