Erakusketak: erakusketen zerrenda historikoa

Albert Camus. Erakusketa digitala, interaktiboa eta eleaniztuna

Lehenengo argitaratze data: 2014/01/22

Bilboko Frantses Institutuak eta Kulturbasquek aukera ematen digute frantziar idazle nagusietako bati buruzko erakusketa digital, interaktibo eta eleaniztunaz gozatzeko: Albert Camus.

Mural bat da Bizkaiko Campuseko lau ikastegitan aldi berean instalatutakoa: Bizkaia Aretoa, Esperientzia Gelak, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola eta Bizkaiko Campuseko Leioako Biblioteka. Erakusketa urtarrilaren 20tik otsailaren 20ra bitartean egongo da ikusgai lehenago aipatutako tokietan. Gero, martxoaren 3tik apirilaren 3ra bitartean Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan eta Arabako Campuseko Bibliotekan ikusi ahalko da.

Murala QR kode bidez egindako erakusketa interaktibo bat da. Irakurtzeko, Frantses Institutuak prestatutako aplikazio berezi bat beharko da. Horren bidez, literaturako nobel saria jaso zuen Albert Camus humanistaren bizitzari buruzko bideoak, irudiak eta dokumentuak ikusi ahalko dira. Aplikazioak Albert Camus Institut Français izena du eta doakoa da. Eskuko telefonoaren interneterako sarbidea konfiguratu ahal da wifi Eduroam sarearen bitartez.


Muralez gainera, UPV/EHUko irakasleak, Rosa de Diegok, hitzaldi bat emango  du otsailaren 10ean, 19:30ean "Belaunaldi baten kontzientzia" eta otsailaren 12an, "Zoriontasunaren tragedia", Jean Danielek egindakoa, proiektatuko da. Biak Bizkaia Aretoan.

Jarduera horien osagarri gisa, Unibertsitateko Bibliotekak bere hiru campusetan Camusi buruzko erakusketa eta haren liburuen katalogo bat prestatu du.