Erakusketak: erakusketen zerrenda historikoa

Kristalografiari buruzko liburuen erakusketa Gipuzkoako Campuseko Bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2014/02/17

 Nazio Batuak Kristalografiaren Nazioarteko Urte izendatu du 2014a. IYCr2014 izenpean ospatzen ari da UNESCO eta Kristalografiaren Nazioarteko Elkartearen babesarekin. Aurten ospatzen da orain dela ehun urte Max von Lauek Fisikako Nobel saria irabazi izana, kristal-materia ikertzeko X izpien difrakzioa erabili zuelako. Era berean, orain dela laurehun urte Johannes Kepler izotz-kristalen simetriaz ohartu izana ere zelebratzen da, materialen simetriaren ikerketen hasieratzat jotzen den gertaera baita. Izan ere, zientzia honi esker gure mundua uler dezakegu, eta ezinbestekoa da gizateriaren garapenerako.

Ospakizun hau aitzakia modura hartuta, Gipuzkoako Campuseko Bibliotekak kristalografiari buruzko liburu erakusketa antolatu du. Liburuez gain, gai honi buruzko hainbat bideo ikus ditzakezu. Erakusketa hau ikusgai izango duzu martxoaren 21a arte Ikaskuntza Gelan, Liburutegiaren beheko solairuan.