Erakusketak: erakusketen zerrenda historikoa

Koldo Mitxelena 1915-2015.

Liburu-erakusketa Bizkaiko Campuseko Bibliotekan

Lehenengo argitaratze data: 2015/09/22

2015eko abuztuaren 20an 100 urte bete ziren Koldo Mitxelena jaio zenetik, eta, horren harira, Bizkaiko Campuseko Bibliotekak erakusketa bibliografiko bat antolatu du. Erakusketak haren obraren zati bat jasotzen du, eta bibliotekako bertako funtsak baliatu dira lanak biltzeko. Halaber, Mitxelenaren inguruko biografia, azterlan eta omenaldien lagin txiki bat ikus daiteke.


Erakusketaren bidez, omenaldia egin nahi diogu hala euskara batzeko prozesua sendotu zuen jakintsu eta hizkuntzalariari nola bere testuen bidez gure hizkuntzaren inguruko maitasuna eta pasioa transmititu zigun irakasleari. Ahaztu gabe, orobat, Universidad del País Vaco/Euskal Herriko Unibertsitatea eraikitzen lagundu zuenari.