Erakusketak: erakusketen zerrenda historikoa

Munduko landareak: Liburuak

Liburu-erakusketa. Bizkaiko Campuseko Bibliotekan (Leioan)

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/14

Bost kontinenteetako landareen I. azoka egingo da urriaren 24an eta 25ean UPV/EHUko Arboretumean. Horren ildotik, Bizkaiko Campuseko Bibliotekak  mundukolandareei buruzko  liburu-erakusketa antolatu du. Bertan, zenbait liburu aurkituko dituzu, besteak beste:  Árboles singulares de Euskadi; The new Oxford book of food plants; Flores silvestres…


Bai azokarekin, bai erakusketarekin helburu hauek lortu nahi dira:

  • Ezagutzera ematea landareen garrantzia  ingurugiroaren zaintzaile gisa.
  • Hiritarrak sentsibilizatzea gure lorategietan zein gure basoetan dauden landareak zaintzearen premiaz.
  • Landareen erabilerari buruzko informazioa ematea, bai eta landareetatik ateratzen diren produktu naturalei buruzkoa ere, nabarmenduta pertsonentzat duten balioa.

Erakusketa ikusgai dago liburutegiko 4. Solairuan (Ikaskuntza)