Publicar-Cuestiones éticas

Gai etikoak argitalpen zientifikoan

Aldizkari zientifikoetako kontseilu editorialek gero eta gehiago eskatzen dute emaitza zientifikoak argitaratu aurretik erakunde inpartzial batek balidatzea.

  • Etika argitalpenean: iruzurra edo plagioa

Plagioak egile-eskubideen aurka egiten du zuzenean, eta kalte handia eragiten du argitaratutako lanen sinesgarritasunean.

Hori saihesteko, beste egileek egindako lana aitortu behar da, aipamen bibliografikoak erabiliz.

Argitalpen akademikoko iruzurrak hainbat forma izan ditzake:

  • Iruzurra eta jardunbide okerrak egiletzan.
  • Ikuskatzaileen iruzurra eta jardunbide okerrak.
  • Aldizkarien iruzurra eta jardunbide okerrak.
  • Informazio gehiago:
  • Plagioa eta onestasun akademikoa (UPV/EHU, biblioteka)
  • COPE. Committee on Publication Ethics
  • Turnitin: UPV/EHUko plagioa detektatzeko plataforma, plagioa detektatzeko tresnarik ezagunena. Erabiltzeko baldintzei buruzko informazioa jasotzeko, jarri harremanetan helbide elektroniko honen bidez: antiplagio.bib-uni@ehu.eus