Google académico

Google akademikoa

"Google Scholar" (edo "Google académico" gaztelaniaz)  literatura zientifiko eta akademikoa aurkitzeko bilaketa-tresna bat da. Webgune bakar batetik, arlo zientifiko guztietako bilaketak egin daitezke, zenbait iturritan: artikulu, tesi, liburu edo ikerketa eta txostenak aurki daitezke,  argitalpen akademiko, elkarte profesional, biltegi digital, unibertsitate edo beste webgunetatik datozenak. Google Scholar-ek informazio zientifiko aproposa aurkitzen laguntzen dizu. Emaitzen artean,  bai erreferentziak bai testu osoetako estekak aurki daitezke. Ondorioz, sarrera irekian argitaratuko eta beste ohizko datu-baseetan ez dagoen literatura aurkitzeko oso tresna baliagarria da. Webgune hau momentuz ez dago euskaraz.