Hemeroteca servicio

Hemeroteka

Zer da Hemeroteka?

EHUko Unibertsitate Bibliotekaren Hemeroteka Bizkaiko Campuseko (Leioa) Bibliotekaren hirugarren solairuan dago, eta unibertsitateko kide guztien eskura jartzen du hala prentsa eta aldizkari funts zabal bat nola horiek kontsultatzeko behar diren bitartekoak.

Zer zerbitzu eskaintzen dira?

Unibertsitateko Hemerotekaren funtsetan ez dago mailegutarako aukerarik, baina kontsultak egiteko behar beste baliabide jartzen da erabiltzailearen esku, baita, hala badagokio, erreprodukziorako tresnak ere (mikroforma irakurgailua, eskanerra, fotokopiagailua…), betiere, jabetza intelektualaren eta egile eskubideen arloan indarrean dagoen legedian xedatutako mugen barruan.

1. Kontsultak aretoan:

  • Harpidetza bidezko prentsa (2018etik gaur egun artekoa), 2010. urtetik aurrerako aldizkariak, eranskin bereziak eta prentsa urtekariak: EZ da beharrezkoa aurretik hitzordurik eskatzea.
  • Aipatu datak baino lehenagoko materiala kontsultatzeko: egun bat lehenago eskatu behar da hitzordua, INPRIMAKI baten bidez.

2. Prentsan edo aldizkarietan argitaratutako artikuluak digitalizatzeko eskaera:

  • Unibertsitateko kide bazara: INPRIMAKI honen bidez egin beharko duzu eskaera, ahalik eta datu gehien emanda.
  • Kanpoko erabiltzailea bazara: fondoak in situ kontsultatzea. Posible ez bada, jarri Hemerotekarekin harremanetan hemeroteca.bib-le-bi@ehu.eus  helbidearen bidez, eskaeraren arrazoia zehatz adierazita, arduradunak balorazioa egin ahal izan dezan.

3. Prentsa digitalizatua kontsultatzeko postuak erreserbatzea:

  • Hemerotekak Euskal Herriko prentsa digitalizatuaren funtsa ere jartzen du erabiltzailearen esku (1977. urtetik aurrerakoa, komunikabidearen arabera), baita bestelako datu baseak eta komunikabide jakin batzuen harpidetzak ere.
  • Horiek guztiak aurrez aurre soilik kontsulta daitezke; horretarako, komeni da Hemerotekarekin harremanetan jartzea eta kontsulta postuan ordua erreserbatzea.

4. Prestakuntza:

  • Bisita gidatuak: seihileko bakoitzaren hasieran taldekako bisita gidatuak eskainiko dira Hemerotekan (30’).
  • Prestakuntza ikastaroak: prentsan eta datu base espezializatuetan bilaketa bibliografikoak egiteko orientazioa eta prestakuntza eskaintzen ditu hemerotekak.
  • Taldeko lanak: graduko ikasleei laguntza eskainiko zaie hemerotekako baliabideak oinarri dituzten irakasgaien programazioan.
  • Prestakuntza eskaerak Hemeroteka Zerbitzuko langileekin koordinatu beharko dira aldez aurretik.

 

Zalantzarik izanez gero, Hemerotekara bertaratu baino lehen gurekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, dela telefonoz, dela posta elektronikoz:

946015118 - 946012210

hemeroteca.bib-le-bi@ehu.eus

Nori zuzenduta dago?

Hemerotekako erabiltzaile izan daitezke honako hauek:

  • Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle-ikertzaileak.
  • EHUn matrikulatutako ikasleak, edozein ziklotakoak eta edozein irakats modalitatetakoak.
  • EHUko teknikariak eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileak.
  • Unibertsitateko kide ez diren guztiek EHUko kideen baldintza bertsuetan erabili ahal izango dute hemeroteka zerbitzua, salbu eta artikuluak digitalizatzeko, horretarako Unibertsitateko Bibliotekako Zuzendaritzaren aurretiko baimena behar izango baita, betiere helburua irakaskuntza edo ikerketa bada.

Zer aurki dezakezu Hemerotekan?

Hemerotekako prentsa funtsa (Bizkaiko Campuseko Biblioteka, Leioa) honako hauek osatzen dute:

  • Aktibo dauden 12 egunkariren bildumak.
  • Euskal Herriko prentsa digitalizatuaren funtsa.
  • 1960. urtea baino lehenagoko prentsa eta aldizkarien funts historikoa, bereziki 1936-1936. urte bitartekoa. Azpimarratzekoak dira, halaber, XVIII. eta XIX. mendeetako argitalpen ugari eta interesgarriak (zaharrena 1724. urtekoa da). Funts historiko hau mikroforman dago eskuragarri batez ere, eta katalogoan ere aurki daiteke, argitalpena izenburuaren arabera bilatuta.
  • Indarrean dauden interes orokorreko 50 aldizkari baino gehiagoren bildumak.
  • Dagoeneko itxi diren edo argitaratzen ez diren 700 aldizkari baino gehiagoren bildumak.

Hauek dira baliabide nagusiak:

  • Baratz: datu base honek politika, ekonomia eta gizarte/lan arloko albiste eta artikuluen erreferentziak biltzen ditu, 1981etik 2002ra bitartean prentsan eta aldizkarietan argitaratutakoak (tokian tokikoak, estatu mailakoak nahiz nazioartekoak).
  • MyNews: erkidegoko, estatuko nahiz nazioarteko prentsan 1996. urtetik aurrera argitaratutako albisteak (gaur egun 1.000 komunikabide baino gehiago) biltzen dira datu base honetan, zeinetan komunikabidearen eta kronologiaren arabera egin daitezkeen bilaketak, testua PDF formatuan eskuratzeko. Urtean deskargatzen diren artikuluen araberakoa da harpidetza. Erabilera arduratsua eskatzen da.   
  • Kioskoymás: eguneko egunkariak kontsultatzeko aukera ematen duen doako atari digitala da.
  • Harpidetza digitalak: nazioarteko, estatuko naiz Euskal Herriko komunikabideetan.
  • International Newsstream: prentsa akademikoa eta ikerketakoa biltzen dituen datu basea da, ProQuest plataformaren bidez sortua, mundu osoko albisteetarako sarbidea eskaintzen duena, Estatu Batuak eta Kanada izan ezik. Hamarkadetako artxiboak biltzen ditu, egunkariak, albiste agentziak eta webguneak barne, testu osoko formatu aktiboan.
  • Proquest Historical Newspapers: Datu base digital honek egunkari historiko garrantzitsuen artxiboetarako sarbide osoa eskaintzen du, bilaketa aukerarekin; bertan bilduta daude XVIII. mendetik gaur egunera arteko egunkariak. ABC, New York Times eta Washington Post egunkarien orrialde digitalizatuetarako sarbidea barne hartzen du.

 

Erabilera gidak