Informazio bibliografikoko baliabideak - Hezkuntza

Sarrera

Gida honek arlo jakin batean kalitatezko baliabide bibliografikoak lortzeko orientabide gisa balio nahi du. Kontuan izan edozein diziplinatarako balio duten bilaketa-jarraibide orokorrak.

Disziplina anitzeko baliabideak

Oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak, zientifikoak eta kalitatezkoak hautatzea.

Baliabide espezializatuak

Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak –  Datu-baseak gaien arabera.

  • ERIC: Hezkuntzari buruzko artikuluak, hitzaldiak, bilerak, gobernu dokumentuak, tesiak, tesinak, txostenak, ikusentzuteko hedabideak, bibliografiak, direktorioak eta monografiak.
  • Euskal Herriko Hezkuntzaren Historiarako Dokumentazioa Gunea: Euskal Herriko hezkuntzaren historiari buruzko dokumentuak.
  • Education database: Lehenengo, bigarren eta goi hezkuntzari buruzko argitalpenak, bai eta hezkuntza berezia, etxeko eskolatzea eta helduentzako hezkuntzari buruzkoak ere.
  • Redined: Espainian egindako ikerketak, berrikuntzak eta baliabideak eskaintzen ditu. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren eta autonomia erkidegoen lankidetza proiektua du.
  • Teacher Reference Center: Ebaluazioa, hezkuntza jarraitua, ikerkuntza pedagogikoa, alfabetatzea.
  • UNESDOC: Unescok 1945.etik aurrera argitaratutako argitalpenen testu osoa dauka.

 

​​​​​​​