GuiaTematica-Kimika

Informazio bibliografikoko baliabideak - Kimika

Sarrera

Gida honek arlo jakin batean kalitatezko baliabide bibliografikoak lortzeko orientabide gisa balio nahi du. Kontuan izan edozein diziplinatarako balio duten bilaketa-jarraibide orokorrak.

Disziplina anitzeko baliabideak

Oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak, zientifikoak eta kalitatezkoak hautatzea.

Baliabide espezializatuak

Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak –  Datu-baseak gaien arabera.

  • SciFinder: Kimika, ingeniaritza kimikoa, materialen zientzia eta antzerako arloak, esate baterako, farmazia, medikuntza, biologia eta abar. Substantziak, erreakzioak eta bibliografia bilatzeko aukera eskaintzen du.
  • RSC Gold: Royal Society of Chemistry erakundearen datu base batzuk eskaintzen ditu: kimika analitiko, egitura kimiko (ChemSpider), kimika organiko sintetiko eta industria osasun eta segurtasun arlokoak.
  • Springer Materials: material eta propietateen inguruko datuak eskaintzen ditu. Kimika ez-organikoa, kimika fisikoa eta materialen zientzien arloak hartzen ditu barne.