Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Biblioteka (Donostia)
Jose Begiristain doktorea pasealekua 105, 20014 Donostia. Tel: 943-017302
Direktorioa
- Arduraduna: Lourdes Arrien gi-biblio.erizaintza@ehu.eus Tel.-Zk.: 943-017302
Ordutegia, instalazioak eta baliabideak
Biblioteka honek kontsult-gela bat du, ikasketa/irakurketarako 78 banakako lanposturekin eta ordenagailuz hornitutako 3 lanposturekin.
Funts bibliografikoak 12.000 bolumenetara iristen dira eta aldizkako argitalpenen bilduma 9 titulu besterik ez dauka paperez, jardunean dauden osasun zientzietako aldizkari gehienak on-line kontsulta bait daitezke. Funts historikoa 300 izenburu itxik baino gehiagok osatzen dute.
Ikusentzutekoen bilduma, pelikulak eta dokumentalak, 1.000 aletatik gora doa.
Itzulketak egiteko buzoia dago Bibliotekaren sarreran eta ikasteko gelak eskaintzen dira (ikastegiaren ahalmenaren arabera), Biblioteka itxita dagoenean.
Era berean, esan behar da Ignacio M. Barriola mediku eta humanistaren funtsa daukala, 1.500 lan katalogatu baino gehiagorekin, nagusiki medikuntza eta euskal kulturaren ingurukoak, familiak bibliotekari emana.
Unibertsitate Biblioteka, beste baliabide batzuen artean, Clinicalkey Student (Medikuntza) eta Clinicalkey Student Nursing liburu elektronikoen plataformetara harpidetuta dago. Azken horrek, erizaintzako liburuez gain, NANDA-I, NIC eta NOC Taxonomien datu-basea ere badu, Nanda International diagnostiko estandarizatuak, esku-hartzeak (NIC) eta emaitzak (NOC) kontsultatu eta erlazionatzeko.