Informazio bibliografikoko baliabideak - Zuzenbidea

Sarrera

Gida honek arlo jakin batean kalitatezko baliabide bibliografikoak lortzeko orientabide gisa balio nahi du. Kontuan izan edozein diziplinatarako balio duten bilaketa-jarraibide orokorrak.

Disziplina anitzeko baliabideak

Oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak, zientifikoak eta kalitatezkoak hautatzea.

Baliabide espezializatuak

​​​​​​​Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak –  Datu-baseak gaien arabera.

  • Aranzadi: Espainiar legeria estatala 1930etik, autonomikoa, finkatua, europarra, hitzarmen kolektiboak eta beste.
  • VLex: Jurisprudentzia, legeria, liburu eta testu osoko aldizkariak, kontratuak, hitzarmen kolektiboak eta prentsa albisteak eskaintzen dituen ataria. Espainia, EB eta nazioarteko zuzenbidea hartzen ditu.
  • La ley digital: La Ley aldizkarian argitara emandako testu osoko artikuluen doktrina, liburuen hautaketa eta aipu bibliografikoak.
  • Tirant online: Jurisprudentzia, legeria, formularioak, doktrina, bibliografia, eskema prozesalak eta kontsultak agertzen ditu.
  • Biblioteca online Bosch: Bosch-en Praktika Prozesalaren Oinarrizko Bibliotekaren Bilduman argitaratutako liburuen bertsio digitala.