Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Mintegia Nazionala

ASTEKLIMA 2026 Bilboko Ingeniaritza Eskolan

Bilboko Ingeniaritza Eskolak bat egingo du ASTEKLIMA Euskadiko Klima eta Energiaren Astearekin. Bi mintegi espezializatu egingo dira klima-aldaketari eta trantsizio energetikoari buruz, Ihobeko eta Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) profesionalek emanda.

Bi saioak urriaren 21ean (asteazkena) izango dira, Eskolako I. Eraikineko Hitzaldi Aretoan (P0E1).

  • 1. mintegia: "Klima-aldaketara egokitzea Euskadin"

Euskal testuinguruan klima-aldaketara nola egokitu aztertuko du saioak, eta klima-aldaketaren inpaktuei aurre egiteko estrategiak eta jarduerak ezagutzeko aukera emango du.
Hizlaria: Carlos Castillo, Ihobeko Ekintza Klimatikoaren Arloko proiektuaren arduraduna
Ordutegia: 15:00etatik 16:00etara
Izena emateko formularioa: https://forms.cloud.microsoft/e/3t8EtngiHn 

  • 2. mintegia: "Trantsizio energetikoa: datuak, politikak eta estrategiak Euskadin"

Saio honetan bertatik bertara ezagutu ahal izango dira euskal energia-politikaren jarduera-ildoak eta erronka nagusiak, bai eta energia-plangintzak eredu iraunkorrago baterako trantsizioan duen zeregina ere.
Hizlaria: David Casas, EEEko Plangintza eta Erregulazio zuzendaria
Ordutegia: 17:00etatik 18:00etara
Izena emateko formularioa: https://forms.cloud.microsoft/e/fJcGALqmhF 

ASTEKLIMA Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, Ihobek eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) bultzatutako ekimena da. Zortzigarren edizioa urriaren 16tik 25era ospatuko da Euskadiko hainbat tokitan.

Bere parte-hartzearekin, Bilboko Ingeniaritza Eskolak prestakuntza espezializatuarekiko eta ezagutza akademikoaren eta gure gizartearen ingurumen- eta energia-erronken arteko loturarekiko konpromisoa indartzen du.