EIB Consulting Club-en hitzaldia IDOM-ekin
Data
2026/10/20 2026/10/20
Saioan zehar, aholkularitzari buruzko sarrera labur bat egingo dugu, klubeko kide batek aurkeztuta. Ondoren, hizlariek IDOM aurkeztuko dute, enpresaren jardueretan sakonduz. Halaber, benetako proiektuen kasu eta esperientzia batzuk partekatuko dituzte, haien lana eta egunerokoan dituzten erronkak gertutik ezagutzeko.
Amaitzeko, kasu praktiko bat egingo dugu, bertaratutakoekin batera landu eta ebatziko duguna, saioan zehar ikusitako kontzeptuak aplikatzeko eta halako erronkei nola heltzen zaien zuzenean ezagutzeko.
Hitzaldiaren xehetasunak:
• Hizlariak: César Rodríguez eta Ibai Sáiz (IDOM).
• Data: urriak 20, asteartea.
• Ordua: 19:00etan.
• Lekua: 2. eraikina, P1i15 ikasgela.
Hurrengo estekan eman dezakezue izena:
https://forms.gle/pNwLXu6TtFWgNvFt6
EIB Consulting Club