Breadcrumb

Eduki publikatzailea

2025/04/07 - Bilboko Ingeniaritza Eskola, SUESKOLA Fundazioaren 15. urteurrenera gonbidatua.

Lehenengo argitaratze data: 2025/04/09

SUESKOLA Fundazioak 15. urteurrena ospatu zuen joan den martxoaren 28an Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, 50.000 pertsona baino gehiago trebatu dituen ibilbidea oroituz.
Bilboko Ingeniaritza Eskola ekitaldi horretara gonbidatu zuten, "Itsasketako eta Nautika eta Itsas Garraioa" graduetako ikasleen prestakuntzan emandako laguntza eskertzeko, suteen aurkako oinarrizko eta aurreratutako prestakuntza-ikastaroak emanez.
Ekitaldian, erreferentziazko enpresa eta erakunde batzuk ere izan ziren, hala nola Gureak, Irizar, Michelin, Uliazpi, Matia, Maria Cristina hotela, Ulma, Ingeteam eta Petronor, eta SUESKOLAK haiekin lan egin du urte hauetan.