Jokabide Suizidaren Prebentziorako Protokoloari buruzko hitzaldia
Data
2026/11/25 2026/11/25, 14:00
Duela gutxi EHUk bere lehenengo Jokabide Suizidaren Prebentziorako Protokoloa onartu du. Protokolo honen helburua unibertsitate-komunitate osoarentzako jarduketa-esparru bateratua ezartzea da, prebentzioa, detekzio goiztiarra, esku-hartzea eta laguntza koordinatzea ahalbidetuz.
Protokolo hori eta unibertsitateak gai honen inguruan eskaintzen dituen baliabideak ezagutarazteko, informazio-saio bat antolatu da Bilboko Ingeniaritza Eskolan:
Data: 2026ko azaroaren 25a.
Ordua: 14:00.
Lekua: P0E1 Konferentzia Aretoa.
Hizlaria: Jon García, psikiatra eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea.
Saioan zehar protokoloaren alderdi nagusiak aurkeztuko dira, alarma-seinaleak identifikatzeko gakoak azalduko dira, eta jokabide suizidaren prebentziorako unibertsitateak eskaintzen dituen baliabideak ezagutaraziko dira.
Saioan parte hartzeko asmoa duten pertsonei bertaratzea baieztatzeko eta parte-hartzaileen aurreikuspena egin ahal izateko, izena emateko formulario hau betetzea eskatzen zaie