"Hacia el carbono circular: nuevas estrategias de descarbonización" webinar
Data
2026/03/11 2026/03/11, 11:30 - 13:00
Ekoizpen-eredu zirkularretarako trantsizioa aukera bat da erresilientzia industriala indartzeko, berrikuntza teknologikoa bultzatzeko eta baliabideen erabilera arduratsuagoa bermatzeko. Gaur egungo testuinguruan, industria asko aztertzen ari dira nola aprobetxatu karbonoaren iturri berriztagarriak eta zirkularrak sistema lehiakorragoak eta helburu klimatiko globalekin bat datozenak lortzeko.
Gaur egun, erronka ez da karbonoa eraldatzea eta ezabatzea, baizik eta karbonoaren jatorria eta zikloa berriz konfiguratzea. Kimika, plastikoak edo material aurreratuak bezalako sektoreek egiturazko karbonoa behar dute ekoizteko; hori dela eta, lehengai berriztagarrietarantz eboluzio bat bultzatzen ari dira, baita harrapatutako karbono dioxidoarentzat eta zirkulartasun aurreratuko estrategietarantz ere.
UPV/EHUko Repsol Fundazioaren Trantsizio Energetikorako Gelak antolatutako webinar honetan industrian dagoeneko funtzionatzen ari diren irtenbideak aztertuko dira, baita zein aukera zabaltzen ari diren eta zelan zirkulartasuna ekoizteko modua birdefinitzen ari den ere.
2026ko martxoak 11
11:30-13:00 (GMT+1) Online
Agenda
11:30 Irekiera eta sarrera
• Ion Agirre Arisketa, Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea (UPV/EHU) eta Ekonomia Zirkularrari buruzko UPV/EHU - Repsol Fundazioa Trantsizio energetikoaren Gelako zuzendaria
• Ruth Yerga, Katedra Sarearen arduraduna Repsol Fundazioa
11:40 Keynote “Karbono-baliabide berriztagarrietarako trantsizioa”
Karbono-baliabide berriztagarrietarako trantsizioa berrikuntza-bide berriak bultzatzen eta Europako industriaren lehiakortasuna indartzen ari dela aztertuko dugu.
• Rodrigo Serna-Guerrero, Finlandiako Aalto University-ko irakaslea
12:15 Kasu errealak: eraldaketa zirkuarra industrian
Ekoizpen-ereduak birdefinitzen ari diren ekimenen adibideak
• Ecoplanta proeiktua. Iñigo Ribas, Bioerregaien produkzioko eta ekonomia zirkularreko aholkulari teknikoa Repsolen.
• Decarbon Hub: Karbonoaren ekonomia bultzatzea industriaren lehiakortasunerako. Olga Martín, Aclimako -– Euskadiko Ingurumen Klusterreko - zuzendari Nagusia.
• CO2aren igorle handien deskarbonizazioa, sinergien eta erakundeen babesaren bidez. Asier Ochoa de Eribe, Director de Descarbonización y Sostenibilidad en Heidelberg Materials Hispanian.
• Hondakinen balorizazioa bioetanol aurreratua ekoizteko hartzidura bidez ón Caterina Coll, Perseo Biotechnology -ko CEO-a.
Moderatzen du: Estibaliz Sáez de Cámara Oleaga, Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea (UPV/EHU) eta Ekonomia Zirkularrari buruzko UPV/EHU - Repsol Fundazioa Trantsizio energetikoaren Gelako batzorde akademikoko kidea.
12:40 Publikoarekin hitz egiteko tartea
Aukerei, oztopoei eta ikaskuntzei buruzko truke irekia.
12:55 Itxiera
• Ion Agirre Arisketa, Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea (UPV/EHU) eta Ekonomia Zirkularrari buruzko UPV/EHU - Repsol Fundazioa Trantsizio energetikoaren Gelako zuzendaria
INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN-EMATEA: Hacia el carbono circular: nuevas estrategias de descarbonización